Ideiak
Niño Jesus Ikastetxearen ideiak Karmelitas-Vedrunaren zentro guztietan orokortuta dagoen heziketa proiektuan oinarritzen dira: VEDRUNA HEZKUNTZA PROPOSAMENA, zeinetatik gure zentroetako hezkuntza estilo zehatza eta irakasleriaren formazioa orientatzen eta sortzen diren.
Heziketa integrala
- Ikasleei beraien posibilitate intelektualak, fisikoak eta afektiboak ezagutzen eta indartzen laguntzen diegu, eta horrez gain, prozesu pertsonala eta autoestimua hobetzen laguntzen diegu.
- Ikaslearen dimentsio sozialaren hazkuntzaren alde egiten dugu komunitatean murgiltzen lagunduz.
- Gizakiaren garrantzia, kulturarena eta dimentsio etikoa bere gain hartzen duen hezkuntza eskaintzen dugu.
Errealitatearen aldaketan konprometituta
- Gizartearen analisi objektibotik abiatzen gara.
- Honen aurreko jarrera kritikoa bultzatzen dugu eta baita hedabideen aurrekoa ere.
- Ikasleei jarrera pasiboak gainditzen laguntzen diegu eta jarrera erabakitzaileak, ausartak eta eraikitzaileak izatearen alde egiten dugu.
- Askatasun, justizia, elkarlaguntza eta bakea dira gure hezkuntzaren jomuga.
- Beste herrialde batzuetako haurrak bertakotzen ditugu.
Jesusen mezuari jarraiki
Gure heziketaren proiektuak fedeari dagokionez, honakoa barneratzen du:
- Erlijioko klaseetan kristautasuna ikasketa sistematiko, oinarritutako eta kritiko baten objektua da.
- Jarduera ezberdinak egin askatasuna eta errespetua fedearekin ospatzen eta partekatzen direlarik.
- Fedea eta jakintzen arteko koherentzia, eliz komunitateetan parte hartzea jomugatzat izango duten baloreak eta jarrerak.
- Gainontzeko erlijioetako kideak beti errespetatu.