Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Agenda 21etik, Eskola Jasangarria den aldetik, #PorElClima Komunitateak proposatutako erronketako batean parte hartzera animatzen zaituztegu, klima-aldaketaren aurkako ekintzen kontzientzia areagotzeko asmoz.
Web orri honetan hainbat erronka aurkituko dituzue (etxean ura aurrezteko eta fakturak murrizteko erronka, janaria alferrik ez galtzeko erronka…):
Horietako batean parte hartzera animatzen zarete? Klima-aldaketari aurre egiten ikasteko eta, gainera, etxeko fakturetan euro batzuk aurrezteko modu dibertigarria da.
Zuen gustukoa izango delakoan eta… Ingurumenaren Nazioarteko Egun Zoriontsua guztiontzat!