Ekintza osagarriak

Asteazkena 15:15/16:45

Kanpusak eta udalekuak

Eginkizuna Ikuspegia eta Baloreak

Eginkizuna

Vedruna itunpeko ikastetxea gara, gizarte-ekimenekoa, Gasteizen 150 urte baino gehiagoko esperientzia duena hezkuntzan, eta ikasleei eta haien familiari laguntzen diena bizitzako etapa garrantzitsuenetako batean

HURBILTASUNEZ, ERRESPETUZ, KONFIANTZAZ ETA ERANTZUKIZUNEZ.

  • Beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduz.
  • Balioetan heziz, askeak, ausartak eta solidarioak izan daitezen.
  • Ingurune segurua, hurbila, familiarra eta lasaia eskainiz.
  • Hirueletasunaren, gaitasun digitalaren, eraldaketa ekosozialaren eta lan kooperatiboaren aldeko apustua eginez.

ZERTARAKO?

  • Pertsona eta profesional gisa etorkizunean izango duen bizitzarako gaitasunak eskuratzeko.
  • Ondo egindako lanarekiko gustua garatzeko.
  • Pertsonak eta planeta errespetatzeko eta haiekin bizitzeko.

Ikuspegia

Gertuko hezkuntzan sinesten dugu, pertsona bakoitzari lagunduz bakoitzaren bertsiorik onena lortzeko, komunitate konprometitu bat sortzeko, mundua eraldatzeko eta planeta hobe bat eraikitzeko bitarteko gisa.

Baloreak

  • Autonomia, erantzukizunez, espiritu kritikoz eta segurtasunez bere kabuz sentitzeko, pentsatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasun gisa.
  • Enpatia, bestearen lekuan jartzeko ahalmen gisa, haren ekintzak, portaerak eta pentsamenduak ulertuta.
  • Tolerantzia, pertsona irekiak, solidarioak, toleranteak eta bidezkoak prestatzeko jarrera gisa.
  • Sormena, ideia berriak aztertzeko eta baloratzeko, konponbide originalak aurkitzeko tresna gisa.