“ZER JAN, HURA IZAN” izan zen joan den astearteko hitzaldiaren izenburua, elikadura osasuntsu eta jasangarriari buruz, Eskolako Agenda 21ek eta AMPAk antolatuta. Hogeita hamar personek parte hartu zuten, interes handiz. Gaia Roberto Ruizek, NEIKER-Tecnaliako (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) Animal Ekoizpena Sailako burua, garatu zuen, era argiz eta ulergarriz.