Eskolaki Segurua

EZBEHARREN AURREKO IKASTETXEAREN PORTAERA PROTOKOLOA

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Lehen eta Bigarren DBH-ko haurren kasuan. Bi posibilitate daude: larrialdi bat izatea edo larrialdi bat ez izatea.

1. Larrialdia bada 112 zenbakira deituko dugu, gurasoei abisatu eta ikaslea ospitalera eramango dugu.

2. Ez bada larrialdia hasieratik aseguru medikuari deituko diogu.

2.1 Ikaslearen egoera medikuari aurkezten zaio eta berak balora dezake larrialdi bat den edo ez (azken honen kasuan bi aukera daude)

2.1.1 Medikuak larrialdi bat dela badio aurreko “1” puntuko portaera jarraituko da.

2.1.2. Medikuak ez badu larrialditzat jotzen, ikaslea aztertu beharko du eta bere balorazioa utzi. Horren arabera irakasleak ikusiko du gurasoei abisatu edo ez.

2.1.3. Ikaslea aztertu ostean medikuak ospitalera bidaltzea erabakitzen badu:

2.1.3.1 Gurasoei abisatuko diegu eta hauek baldin badatoz haurraren kargu egingo dira.

2.1.3.2. Gurasoak ez badatoz medikuak esango digu ospitalera lagundu behar dugun edo ez (bere balorazioa emango digu) edota klaseak bukatu arte egongo garen.

- Irakasleak ikaslearekin joan behar badira Lehen Hezkuntzako 2.mailara arte tutoreak izango dira laguntzaileak.

3 eta 4 DBH-ko ikasleentzat

Bi aukera daude: larrialdi bat izatea edo larrialdi bat ez izatea.

1. Larrialdia bada 112 zenbakira deituko dugu, gurasoei abisatu eta ikaslea ospitalera eramango dugu.

2. Larrialdi bat ez bada hasieratik gurasoei abisatuko zaie

2.1 Gurasoak badatoz ikaslearen kargu egingo dira.

2.2 Gurasoak ez badatoz ikasleari medikuarenera nork lagunduko dion erabaki beharko da. Laguntzailea aukeratzean gurasoei abisatu beharko zaie. Erabakitzen bada ikaslea ez dela ospitalera eraman behar klasera itzuliko da berriro.