NORTZUK GARA
Ikastetxeko irakasle taldea gara, Done Joakinaren eta Nazareteko Jesusen urratsak jarraituz, gure eskolaren bizitza animatu nahi dugunok. Horretarako, ikasturtean zehar, ekintza ezberdinak prestatzen eta antolatzen ditugu..
Gure lanean ilusioa eta itxaropena ardatz dira: ilusioa, gauzak ondo ateratzeko; itxaropena, gure lana, txiki-txikia izanda ere, mundua hobetzeko baliogarria izatean eta Jainkoa gure ondoan, guri adorea emanez, egotean.
Gure zeregina aurrera eramateko, irekiak gara proposamen eta ideia berriei.
Lerro hauek irakurri eta gero, gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, ez izan zalantzarik. Hona hemen kontaktua: pastoralnj@njesus.com
DBH-KO 3. ETA 4. MAILETAKO IKASLEENTZAKO BOLUNTARIOTZA
Gure eskolako DBH-ko 3. eta 4. mailetako ikasleei boluntariotza egiteko aukera ematen diegu. EBadaratzamagu urteak eskolan boluntariotza egiten, baina aurten berritu dugu.. .
Presentazioan ikus daitekeenez, hiru dira egiten ditugun ekintzak. Experientzia txit ona izaten ari da, bai ikasleentzat bai laguntzen dien irakasleentzat.
GURE HELBURUA
Pastoraltzatik, Vedruna Hezkuntza-Taldearekin batera, hau da, Vedruna eskola guztiekin batera, urtero Hezkuntza-Helburu bat aukeratzen dugu, ikasturtean zahar ekintza desberdinen bidez lantzen eta garatzen duguna.
HEZKUNTZA-HELBURUA 2018-2019
Hemen utzi dizuegu hurrengo ikasturteko helburua: sakatu hemen.