Proyecto Digital del Centro

Como parte de un mundo cada vez más digitalizado, la escuela debe desarrollar la competencia digital de nuestro alumnado 2022/2023 ikasturtea gogoan izango dugu Hezkuntzan lan egiten dugun profesional guztiok, batez ere irakasleok: hezkuntzako lege berria, kurrikuluma, digitalizazioa... Hainbat izan dira aurten gure ohiko egunerokotasunetik irteten diren alderdiak jorratzea tokatu zaizkigunak, eta noski, hau guztia kudeatzea tokatu zaigu gehien zaindu behar dugun altxor hori zaindu bitartean, gure ikasleak, gure etorkizuneko gizartearen birikak. Izan ere, gure profilari lotuta dagoen etengabeko formakuntza, ikasleek merezi eta behar dituzten ikaskuntzak eta haien beharrak asetzeko prest egoteko bideratuta dago. Gero eta digitalizatuagoa dagoen mundu baten parte gisa, eskolak gure ikaslegoaren konpetentzia digitala garatu behar du, eta honetan bi erronka handi ditu aurtengo ikasturterako: Ikastetxeen Proiektu Digitala, eta Euskal Herriko eskolak hankaz gora jarri duen astinaldirik nabarmenena, Irakasleen Konpetentzia Digitalaren Akreditazioa edo kaleetan “Curridigi” deritzotena. Kurtso hasieran, bi erronka hauek aurkeztu zizkiguten Kristau Eskolako eskolei eta “mentorearen” figura aurkeztu zuten, irakaslegoaren akreditazioan laguntzeko. Horrela sortu zen urritik sarean lanean dagoen mentore taldea, Euskal Herriko Kristau Eskolako ikastetxeei eta haien irakasleei prozesu honetan laguntzeko aritzen dena. 18 irakasle hauek gure ohiko zeregina eten dugu umeen/gazteen irakasle bezala maisu eta andereñoen mentore bezala aritzeko. Mentore bakoitza hainbat eskola “mentorizatzen” ari da, Irakasleen Konpetentzia Digitalaren Akreditazioan eta honen inguruan dauden alderdi guztietan: DigComp Edu-ren aurkezpena klaustroetan eta zuzendaritza taldeetan, plataforma ezberdinetan izen-emateak eta hauekin lotuta egon diren inzidentziak, kurtsoaren garapena… Nahiz eta prozesu korapilotsu, aldakorra eta exijentea izan honetan ari garen guztiontzat, esperientzia polita eta aberasgarria izan dela adierazi behar dut. Nire kasu pertsonalean, eskola eta irakasle ezberdinekin lanean aritzea, bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuz eta aldi berean, guztia koordinatu aurrera eraman beharreko prozesua egoki burutzeko ikaskuntza nabarmena izan da. Bukatzeko, idatzi honen hasierara bueltatu nahi dut azkenengo hausnarketa egiteko. Egia da ikastaro hau era askotan hobetu ahal dela, baina gu, irakasleok, ikasleek merezi eta behar dituzten ikaskuntzak barneratzeko, ikas-egoeren diseinatzaileak gara, eta honetan IKT-ak baliabide ikaragarriak dira, ezin ditugu hauek alde batera utzi.