Bigarren Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak lau ikasturte ditu, eta oinarrizko hezkuntzaren amaiera markatzen du; baina, aldi berean, derrigorrezko hezkuntzaren ondoko hezkuntzarako prestakuntza-balioa duen etapa ere bada.

Lau ikastaro horietan zehar, ikasle guztiei laguntzen ahalegintzen gara.

1.Banakako eta taldeko diziplina-, ikasketa- eta lan-ohiturak garatzea eta sendotzea, ikaskuntza-lanak eraginkortasunez egiteko eta garapen pertsonalerako bitarteko gisa.

2.Informazio-iturriak erabiltzeko oinarrizko trebetasunak garatzea, zentzu kritikoan, ezagutza berriak eskuratzeko.

3.Ikasleei ikasgaietan eta horietatik abiatuta pentsarazteko.

4.Ekimen pertsonala eta ikasten ikasteko, planifikatzeko, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna garatzea.

Berrikuntza-proiektuak

Berrikuntzak funtsezko zutabea izaten jarraitzen du ikastetxean; Bigarren Hezkuntzan, beheko mailetan eskuratutako trebetasunak eta gaitasunak lantzen jarraitzen dugu.

Ikasgelatik kanpoko jarduera pedagogikoak

Ikasgelatik kanpoko jarduera pedagogikoek ikasgaien ikuspegi orokorra lantzen dute, ikasgelatik kanpo ikasgai desberdinetan lantzen diren alderdiak osatuz. Egiten ditugun jardueretako batzuk: Irrati eta telebista tailerrak, Erdi Aroko Gasteizera, Neoklasikora edo Zabalgunera bisitak, Arazketa-plantetara irteerak birziklapena edo Salburua, eskalada edo bizikleta irteerak, besteak beste.

Pastoraltza

Pastoraltzatik

Pastoral ekintzatik, ikastetxean antolatzen diran jardunaldi eta kanpainetan guztion inplikazinoa eta partehartzea lantzen dogu. Bizikidetzari buruzko jardunaldiak egiten dira, eta, horietan, barnekotasunaren proiektua lantzen dugu, eta boluntariotza-taldeak sortzen dira gure inguruko erakundeekin lankidetzan aritzeko.

Tutoreek orientazio-departamentuarekin batera garatutako tutoretza-ekintza familien eta ikastetxearen arteko koordinazioa lantzen da, betiere hurbiltasuna eta gure ikastetxearen nortasun-ezaugarria oinarri hartuta.

Haur Hezkuntzatik eta lehen hezkuntzatik proiektu eleaniztuna gauzatzen ari gara, eta bigarren hezkuntzan laugarren hizkuntza bat sartzen da hautazko ikasgai gisa frantsesa. School English egiteak eta ingelesezko elkarrizketa-saio sendoek proiektua sendotu dute DBHn.

Horiek guztiak aniztasunari arreta emanez, interes, gaitasun eta motibazio desberdinak dituzten ikasleei adi.

Aniztasunari erantzuteko neurriak:

• Aniztasunari Erantzuteko Plana

• Tutoretza pertsonalizatua: Gutxienez bi elkarrizketa familiekin

• Hizkuntza-refortzua

• Berariazko hezkuntza-errefortzuko proiektua

• Hezkuntza-laguntzak

• Curriculum-egokitzapenak

• Curriculum-aniztasuna

• Hautazko irakasgaiak DBHko 2. mailatik aurrera


Zer titulazio lortzen da ikasketa horiek gainditzean?

BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU titulua.


Zer egin DBHren ondoren?

Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluarekin honako hauek eskura daitezke:

• Batxilergoa, edozein modalitatetan.

•Erdi Mailako Heziketa Zikloak.


ORDUTEGIA

Ikusi ordutegia: klikatu hemen