
Niño Jesús ikastetxea, Kristau Eskolaren eta Cambridge Assessment English Organization-en laguntzarekin, Cambridgeko Zentro Aztertzaile Ofiziala da (ES299), eta unibertsitate britainiar ospetsuko FIRST FOR SCHOOL (B2) azterketa egiteko aukera ematen du, arrakastak bermatuz eta prozesu horretan lagunduz. Ikastetxearen proiektu pedagogikoaren zutabeetako bat da ekimen hori: eleaniztasunaren sustapena.
Hurrengo deialdia
ekainaren 18an, larunbata, izango da. Matrikula egiteko epea maiatzaren 9an bukatuko da. Interesa duten familientzako informazio-hitzaldia izango da
otsailaren 23an, asteazkena, 18:30ean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ikastetxeko idazkaritzarekin edo sartu esteka honetan:
Kristau Eskolaren informazioa:
http://www.kristaueskola.eus/WebSites/Cambridge/