ESKOLAKO JANTOKIA

Erabilpena: Jantokia urte batetik 4.DBH-ra bitartean eskaintzen da.
Ordutegia 13:00etatik 15.30etara.
Jatordua eta siesta 1-2-3 urteko haurrentzat.
Jatorduen aurretik eta ondoren haurren zaintza eta ardura.
Jolas ludikoak eta IGALDE KIROL ZERBITZUAK-ekin Ikasketa, begirale espezializatuekin.

PREZIOAK

Haurrentzako jantoki jarraitua –kurtso osoan zehar- (1,2 eta 3 urte): 7,00 €/eguna.
Haurrentzako jantoki jarraitua –egun solteetako aukeraketa eginez (1,2 eta 3 urte): 7,50 €/eguna.
Haurrentzako jantoki puntuala (1, 2 eta 3 urte): 8,00 €/eguna.
Jantoki jarraitua –kurtso osoan zehar- (4 urtetik aurrera): 6,90 €/eguna.
Haurrentzako jantoki jarraitua –egun solteetako aukeraketa eginez (4 urtetik aurrera): 7,40 €/eguna.
Jantoki puntuala (4 urtetik aurrera): 7,90 €/eguna.

JANTOKIAREN ERABILERA PUNTUALA (eskolaren lan-egunetan)

Zerbitzua eskatu egin beharko da…

  • e-mail bidez ( jantokianj@njesus.com )
  • WhatsApp edo SMS ( tlfn: 640632520), aurreko eguneko 14:00 baino lehenago.
  • … Telefonoz (640632520), aurreko eguneko 12:15 eta 15:15 bitartean. Korreoko helbide hau eta telefonoa irailaren 8tik aurrera egongo dira martxan.
  • DIETA BEREZIEI BURUZKO ABISUA

    Haurrek intolerantzia, alergia,… dituzten kasuetan, nahitaezkoa da medikuaren informea aurkeztea dieta berezia eskatzeko. Behin informea entregatuta, 48 orduko aurrerapenarekin eskatu behar da dieta.

    Jantokiko arauak

    Ikastetxean noizean behin bazkaldu nahi duten ikasleek, 14: 00ak baino lehen jakinarazi beharko dute aurreko eskola-egunean.

    •1 eta 3 urte bitarteko ikasleek beren izena duen manta bat, pelutxea eta txupetea erabili ezkero ekarri behar dituzte siesta egiteko.

    •1 eta 2 urteko ikasleek izena agerian duen plastikozko adur-zapi ekarri behar dute. Adur-zapi hori astero,eta beharrezkoa izanez gero, astean zehar garbituko da.

    •3 eta 5 urte bitarteko ikasleek izena agerian duen jantoki-mantala bat ekarri behar dute . Mantala hori astero, eta beharrezkoa izanez gero, astean zehar garbituko da.

    •DBHko ikasleak 14: 45ean aterako dira egunero.

    • Ikasleek jantokia ondo antolatzen lagunduko dute, eta bazkaldu ondoren erretiluak gurdian utziko dituzte, mahai-tresnak ontzian, janari-hondarrak zabor-poltsan, eta bere lekua garbi utziko dute.

    •Beharrezkoa da jantokiko langileekiko errespetua eta begirunea ona izatea.

    •Jantokian daudenean, ikasleak ezin dira atera gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimenik gabe.

    •Bertaratze-hutsegiteak pertsonalki edo idatziz justifikatuko zaizkio jantokiko arduradunari. Ikasleek jantokiko langileek emandako orientabideak jarraituko dituzte: denetarik jatea, janaria ez hozteko erritmoa hartzea, une horretan ez jolastea eta ikaskideei enbarazurik ez egitea. Bazkaltzen amaitu ondoren, begiraleak mahaitik altxatzeko baimena eman arte itxarongo da.

    •Bazkalostean, ikasleak beren jardueretara joango dira.

    •Ikasleren batek, gaixotasun bat dela eta, arreta behar badu, familiak jakinarazi beharko dio idatziz jantokiko arduradunari.