Ikastetxearen Identitatea
NIÑO JESUS IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA:
Gure heziketa moduaren oinarrizko datuak jasotzen eta adierazten dituen dokumentua da. EFQM modeloaren arabera Bikaintasuneko Plan Estrategikoan integratua dago eta gure jardunean oinarri diren heziketako aspektuak bere baitan hartzen ditu.
Euskal Herriko 2007ko oinarrizko hezkuntzaren Dekretu Currilular-ari erantzuten dio eta baita, 2020-2024eko Plan Estrategikoari eta Vedruna Heziketa Proposamenaren garapenari ere. Ikastetxe honen heziketaren bilakaera historikoa adierazten du aurretiazko hainbat proiektutan sortua eta momentu ezberdinetako heziketa legislatiboetan oinarrituak. Ikastetxe honek bere ibilbidea Gasteiz hirian 1870. urtean hasi zuen eta, orduan, Herrería eta Siervas de Jesús kaleetan jardun zuten. 1970ean B. Tomás de Zumárraga, 24 kalera mugitu zen.Vedruna Karmeldar mojak dira honen titularrak. Beraien identitatetik, honakoa nahi dute:
- Behar gehien duten sektoreen alde egitea.
- Haur eta nerabeen formakuntza sustatzea.
- Balore ebanjelikoen bidez Transzendentzia Kristauaren heziketa eskaintzea.
Ikastetxearen heziketaren gauzatzea hauen bidez garatzen da:
- Irakasleak direnak eta ez direnak
- 725 ikasle inguru 32 ikasgelatan integratuak daudenak
- 515 bat familiatakoak direnak
- Gure erakundearen heziketa Aliantzak